Bihar ospatuko da Amua jaialdiak lehen ekitaldia
Urtean zehar lau jaialdi izanen dira Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean
hondarribia - Hondarribiko aurtengo programazio kulturalean Amua jaialdiak garrantzia handiagoa hartuko du aurten. Pasa den urtean jaialdiaren barne hiru saio antolatu ziren, baina oraingoan laugarren ekitaldi bat irabaziko duela aditzera eman zuten atzo Juan Luis Silanes Kultura zinegotziak eta Ernesto Toledo ekimenaren bultzatzaileak.
Toledok azaldu zuenez, aurtengo lehenengo ekitaldia bihar bertan ospatuko da Itsas Etxea Auditoriumean, eta Udalak ekitaldirako diru laguntza handitu egin duenez, saioa erabat dohainik izango da gerturatzen den ororentzat. Sarrerak Itsas Etxeko lehiatiletan jaso ahalko dira 16.00etatik aurrera.
Lehenengo saio hau "90eko hamarkadari omenaldia izango da", Toledoren hitzetan, eta saio bikoitza izango da, "neguko arratsalde hotz bat goxo-goxo auditorioan pasatzeko". Lehenik, 18.00etan, Alta Fidelidad filma (jatorrizko bertsioan, azpitituluekin) proiektatuko da. Pelikulak "soinu-banda itzela" dauka, Toledoren iritziz, eta "bikote baten egoera ezberdinak azaltzen ditu nostalgia puntu batekin".
Ondoren, 20.00etan, 90eko hamarkadan filmatutako Spike Jonze, Michel Gondry eta Chris Cunningham zuzendarien bideokliplen maratoi bat egingo da. Antolatzairearen hitzetan, "pantaila handian primerako bideoklipak ikusteko aukera paregabea" izango da.
Azkenik, 23.00etan, jaialdia Uxoa tabernara mugituko da (Butron pasealekua, 1), gaua DJ Erimaya hondarribiarraren musikarekin bukatzeko. "Biniloen eta etiketa gabeko musikaren zale amorratua" da Erimayak, eta "bere sesioaren iraupena markatzeko dituen denborak eta genero desberdinak nahasteko duen naturaltasuna" azpimarratu zituen bereziki jaialdiko arduradunak.
Toledok argitu zuenez, biharko saioa Amua Club zikloaren barne antolatu da. Jaialdiaren marka berri honek urtean zehar ospatuko diren lau saioetako hiru barneratzen ditu: biharkoa eta maiatzean eta irailean ospatuko direnak. Azarokoa, berriz, Amuako ekitaldi nagusia izango da, eta horregatik jaialdiaren izen propioa erabiliko du.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Mantenimiento Urbano solo responde al 52% de las quejas y avisos recibidos
-
San Telmo de Donostia celebra desde el fin de semana el Día de los Museos con entrada libre y programación especial
-
La fiesta del marisco MarisGalicia vuelve desde este viernes hasta el 1 de junio a Gipuzkoa
-
El Ayuntamiento de Legazpi organiza un cursillo para los propietarios de perros