Gazteen kezkak eta buruhausteak taula gainera eramango dira
Xup! antzerki taldeak ‘Kontraizanak’ ikuskizuna estreinatuko du ostiralean Oñatiko Santa Ana antzokian
oñati -15 eta 18 urte bitarteko zor-tzi oñatiarrek eta arrasatear batek osatzen duten Xup! taldearen estrenaldia datorren ostiralean izango da Santa Ana antzokiko oholtza gainean. Gaur egungo gizartean gazteek dituzten kezkak eta buruhausteak jorratuko dituzte Kontraizanak izeneko antzezlanean (22.30ean).
Guztiei gustatzen zaie eszenatoki gainean aritzea. Izan ere, Irazan an-tzerki guneko kideak dira eta bertan talde bat abian jartzeko ideia sortu zen. Antzezlanaren gidoia, dekorazioa, jantziak? euren artean egin eta prestatu dituzte.
“Antzerki talde batek ikasturte berriari hasiera ematen dio eta egun batean, giltzapetuta geratzen dira gela batean. Hainbat gauza gerta-tzen dira, eta honen helburua gazteek ditugun kezkak eta buruhausteak azaleratzea da”, adierazi du taldeko kide den Aitor Gomezek.
Guraso gabeko gazteek bizi duten errealitatea, emakumeen sexualitatea eta parrandak izango dira an-tzezlanean jorratuko dituzten gaietako batzuk. “Umorezko, tristurazko eta gogoetarako zatiak daude”, aurreratu du Gomezek.
Aitorrekin batera, Sara Arregi, Paula Polo, Ander Murillo, Izar Mendiola, Danel Teran, Maddi Altolagirre eta Malen Perez de Arenaza oñatiarrek, eta Txomin Maidagan arrasatearrak osatzen dute taldea. Hamabi urtetik gorakoei zuzendutako lana aurkeztuko dute taula gainean eta, ondoren, talde gisa balorazio bat egingo dute etorkizunera begira.
sarreren salmenta Sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixian, lau eurotan. Egunean bertan, leihatilan bost euro ordaindu beharko dira.- A.D.
Más en Gipuzkoa
-
Beasain trabaja en adaptar una vivienda para combatir la soledad no deseada
-
“En Hamarratz quiero volver a la cocina de hace unos 80 años: la de las señoras con delantal”
-
El Ayuntamiento de Donostia investiga si el ya exdirector de bomberos acudió al concierto de Fermin Muguruza con su hijo
-
Arrasate: el Almonte de Gipuzkoa