Síguenos en redes sociales:

Bihar ospatuko dute AbEnduaK San Tomas Zarautzen

Txistor lehiaketa, ipuin kontalaria, kantu-jira eta Moebius taldearen kontzertua izango dira

zarautz - Aurten Santomasak astebete aurreratuko dituzte Zarautzen. Izan ere, AEK-k larunbat honetan ospatuko du AbEnduaK San Tomas. Dagoeneko esleitu dute talo-postuaren kudeaketa: sakabanaketaren gastuei aurre egiteko talde batek hartu du, eurek izan baitira deialdian izena eman duen talde bakarra. Beraz, euren esku izango da taloen prestaketa.

Bestalde, egitarau zabala antolatu dute biharko. 10.30ean Mintzodromoa izango da: jardun irekia izango da, eta parte hartu nahi dutenak karpara agertu beharko du aipatu ordurako. 12.00etan, berriz, Leire Zinkunegi ipuin-kontalariaren txanda izango da. 13.00etatik aurrera musikak izango du protagonismoa: Moebius taldea eta kantu-jira arituko dira giroa epeltzen. Ekimen guztiak Lege Zaharren enparantzan izango dira.

Eguna borobiltzeko, Txistor Lehiaketa egingo dute. Eguerdia aldera, Getaria, Zarautz eta Orio inguruko harategietako txistorrak dastatu eta epaituko dituzte antolatzaileek, eta aurtengo irabazlea erabaki. Iaz, Iosu Cendoya harategiak irabazi zuen.

AEKtik herritarrak animatu nahi dituzte ekimen hauetan parte hartzera eta bide batez, “euskarari arnas berria ematera”. - A.Z.