Síguenos en redes sociales:

Azpeitiko Elosiaga auzoak jaiak ospatzen ditu asteburuan

Igandera arte luzatuko diren Santa Luzia festak hasteko meza, hamaiketakoa eta trikitilariak izango dira gaur

Azpeitia - Azpeitiko Elosiaga nekazal auzoko bizilagunek Santa Luzia jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan zehar, ohitura dutenez, adin ezberdineko auzotarrentzako ekintzekin.

Festak direla iragartzeko suziriak botako dituzte gaur goizean, kanpai hotsekin batera. Horren ondoren, meza (11.00etan Santa Luzia elizan), Lidia eta Hitzeder trikitilarien saioa eta gerturatzen direnentzako hamaiketakoa (Añota sagardotegian) izango dira.

Biharko egitaraua, berriz, trikitilariek girotuko duten pilota partidekin hasiko da (12.00etan). Jarraian, herri kirolen erakustaldia (13.00etan), auzotarren bazkaria (14.30ean Añotan) eta magoen emanaldia egongo dira.

Elosiagako aurtengo Santa Luzia jaiak borobiltzeko kantu zaharren bazkaria izango da igandean (14.00etan) Añotan. - J.L.