Azpeitia - Azpeitiarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Azoka herritik ekimenaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar (10.30etik 14.30ak arte) Sanjuandegi auzoko Jose Antonio Agirre plazan.

Aurrekoetan bezala, goizean zehar bigarren eskuko denda, mota askotako postuak (baserritarrenak, artisauenak, kooperazio taldeenak...) eta tailerrak (txapak, karterak edota pitxiak sortzeko, argazkiak ateratzen ikasteko, eskuekin margotzeko...) egongo dira bertan.

Era berean, hainbat talderen emanaldiekin gozatzeko parada izango da. Hasteko trikitilarien txanda izango da (10.30ean) eta horien ondoren Julen magoarena (11.30ean), musika eskolako ikasleena (12.30ean) eta Horacio musikariarena (13.30ean). - J.L.