‘Azoka herritik’ egingo dute bihar Azpeitiko Sanjuandegin
Goizean zehar mota askotako postuak, tailerrak eta emanaldiak egongo dira Jose Antonio Agirre plazan
Azpeitia - Azpeitiarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Azoka herritik ekimenaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar (10.30etik 14.30ak arte) Sanjuandegi auzoko Jose Antonio Agirre plazan.
Aurrekoetan bezala, goizean zehar bigarren eskuko denda, mota askotako postuak (baserritarrenak, artisauenak, kooperazio taldeenak...) eta tailerrak (txapak, karterak edota pitxiak sortzeko, argazkiak ateratzen ikasteko, eskuekin margotzeko...) egongo dira bertan.
Era berean, hainbat talderen emanaldiekin gozatzeko parada izango da. Hasteko trikitilarien txanda izango da (10.30ean) eta horien ondoren Julen magoarena (11.30ean), musika eskolako ikasleena (12.30ean) eta Horacio musikariarena (13.30ean). - J.L.
Más en Gipuzkoa
-
Tres detenidos en Lasarte-Oria por agredir y robar el móvil a un hombre al que conocían
-
Se buscan voluntarios para acompañar a Melchor, Gaspar y Baltasar en su visita a Deba el 5 de enero
-
La empresa con sede en Donostia NX Technologies duplica sus beneficios respecto al 2024
-
Aia aprueba por unanimidad un presupuesto de 4 millones de euros, el mayor de su historia