Gaur Xoxokan ‘Arnasa Gara’ aurkeztuko da
Kanpainan euskaraz bizi diren herriek hizkuntzaren normalizazioan duten garrantzia azpimarratzen da
Urnieta - Gaur Arnasa Gara kanpainaren aurkezpen ekitaldia burutuko da 19.00etan, Xoxokako aterpean, Urnietako Goiburu auzoan. Bertan, besteak beste, EITBk eta Hiru Damatxok ekoitzi duten serie digitalaren bi kapitulu ikusteko aukera izango da. Serieak arnasguneetako eztabaida eta bizipenak erdigunean jartzea du xede. Mokadu bat hartzeko aukera ere egongo da ekitaldian.
Euskararen arnasguneak modu naturalean euskaraz bizi diren udalerriak dira. Euskararen ezagutza zein erabilera %80 inguruan dituztenak izan ohi dira.
Arnasa Gara kanpaina Euskal Herriko hainbat udalerritan gauzatuko da eta UEMAk, Eusko Jaurlaritzak, Nafar Gobernuak, Iparraldeko Euskararen erakundeak, aldundiek eta udalek egin dute elkarlanean.
Ekimenaren helburua euskararen normalizazioan arnasguneek duten garrantzia gizarteratzea eta herritarrak kontzientziatzea da, bai gune euskaldunetakoak zein soziolinguistikoki beste egoera ba-tzuek dituzten gunetakoak. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas