Hamar elkartek aurkeztu dituzte hautagaiak Ekialdeko Barrutian parte hartzeko
Hilaren 26an izango dira hauteskundeak ordezkari politikoekin batera batzordea osatuko duten zortzi lagunak aukeratzeko
donostia - Hamar elkartek aurkeztu dituzte hautagaiak Ekialdeko Barrutiko batzordean parte hartzeko. Horietako zortzi aukeratzeko hauteskundeak hilaren 26an izango dira eta Altza, Herrera, Bidebieta eta Intxaurrondoko elkarteek izango dute bozkatzeko aukera.
Zehazki, arlo-entitateei dagokienez, bost hautagaitza aurkeztu dira: Altzania kultur elkarteak Manex Ralla proposatu du, Plazandreok elkarteak María Mercedes Fernández, Mestiza elkarteak Ana Beatriz Molina, Emanhar taldeak Xenki Berho eta Baile Showtime taldeak Mabel Vidal. Horietatik lau aukeratu beharko dituzte, eta beste lau auzo-elkarteen zerrendatik. Hor ere bost hautagai-tza daude: Larratxoko Osteguna (Juan Luis Apalategi izango litzateke haien ordezkaria barrutian), Herrerako Herripe (Jose Angel Apaolaza), Oletako auzo-elkartea (Maria Coro López), Altzako Elkartasuna (María del Mar Martínez) eta Intxaurrondoko Izbe (Rai Mendiburu).
Horietako asko izan dira, jada, ba-tzordeko kide azken urtean (Ekialdeko Barrutia 2018an sortu zen eta elkarteetako ordezkariak aukeratzeko lehen hauteskundeak iazko maia-tzean egin zituzten). Hala, Emanharreko Xenki Berho, Plazandreok mugimenduko Mercedes Fernández, Ostegunako Juan Luis Apalategi, Herripeko Jose Angel Apaolaza eta Izbeko Rai Mendiburu izan dira ba-tzordean. Baita Manex Ralla eta Mabel Vidal ere, baina beste hautagaitza batzuen izenean.
Guztira 221 elkartek izango dute hilaren 26an bozkatzeko aukera eta horietatik hamaika auzo-elkarteak dira eta gainerakoak hainbat alor lantzen dituzten taldeak. Bakoitzak bozka bakarra emateko aukera izango du (presidenteak edo hark baimendutako beste norbaitek bozkatuko du). Udaletxean izango dira hauteskundeak, 10.00etatik 16.00etara.
Lehen urte honetan barrutiko ba-tzordean parte hartu duten elkarteek idatzi bat argitaratu zuten berriki, erakundearen argi eta ilunak agerian utziz eta lan egiteko moduarekin kritiko. “Pentsatzen dugu jarduteko modua ez dela egokia izaten ari erabaki politikoak herritarrengana hurbiltzeko asmoa duen partaidetza-espazio bat bultzatzeko. Guztiz kontrakoa, belaunaldi helduen artean sinesgabetasun eta higadura jarrerak indartzen ditu eta emakume eta gizon gazteenen belaunaldiak uxatzen ditu”, zioten oharrean.