zozketa berria. Azkoitiko Gazteak eta Garapena taldeak Beningo kaleko umeen alde udazkenero antolatzen duen zozketaren edizio berri bat abiatu du eta boletoak dagoeneko eros daitezke hainbat lekutan. Bildutako dirua Cotonou hiriko Mama Margarita aterpeko umeentzat izango da. Saria (Anaitasuna, Eibar eta Errealaren kamiseta bana, Bolante eta Krispin margolarien koadroak, Joseba Jatetxean bazkaria...) azaroaren 4ko ONCEko zenbaki sarituaren azken lau digitoekin bat datorren txartelarentzat izango da. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
