Lazkao Txiki bertso paper lehiaketak badu irabazlea
ordizia - Ordizian egiten den Lazkao Txiki bertso paper lehiaketak emandako fruitua jaso dute dagoeneko. Aurtengoan Julen Zelaietarentzat izan da saria. Argi Berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin batera antolatzen duen ekitaldia da, eta bertso paper lehiaketan geroz eta indar gehiago hartzen ari da, gainera.
Behin lanak jaso eta gero, epaimahaikoaren lana jasi zen. Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi izan dira jasotako bertso paperak epaitu dituztenak eta kategoria bakoitzean sariak banatu dira. Aurtengo kasuan Berako Julen Zelaieta izan da lehena 18 urtez gorako kategorian Zor nizun hainbeste lanagatik. Bigarren Errenteriako Aitor Albistur izan da, Per secula seculorum sortarekin eta hirugarrena Oiartzungo Karmele Mitxelena Etxebeste, Bizipoza lanarekin. Kategoria honetan gai librea zen.
Gaztetxoetan, 13 urte bitartekoetan, lau lan jaso dira guztira eta Nik birziklatu, zuk zergatik ez? izan dute gaia. Hala, Zaldibiako Ortzi Garmendi Jauregik eskuratu du lehen saria, haren herritar Irular Eskisabel Jauregik bigarrena eta brontzezko domina Azkoitiako Ane Arrizabalaga Arrietarentzat izan da.
Gazteetan, berriz, 14 eta 18 urte bitartekoetan, zazpi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara eta hauek ere gai librea zuten. Beasaingo Maddi Aiestaran Iparragirre gailendu da Horma artean gatibu lanarekin, Durangoko Leire Vargas Nieto Aita erdaldunari jarriak sortarekin bigarren eta Zarauzko Nerea Isusik osatu du irabazleen zerrenda, Literatura-rekin.
Sari banaketa oraindik ere ez da egin, izan ere, Ordiziako Euskal Jaiak oraindik ere ez dira amaitu eta horregatik, datorren irailaren 15ean egingo da sari banaketa. Eguerdiko 12.00etarako elkartuko dira guztiak Ordiziako Barrena Kultur Etxean eta hor jasoko dute merezitako saria. Hori jaso ostean, irabazleek haiek bertsoak kantatuko dituzte guztien aurrean.
Sariak banatzeko lanak Ordiziako Alkateak, Adur Ezenarro Agirrek, Argi Berri Elkarteko presidentea den Iñigo Huesak, eta Joxe Miel Iztueta Lazkao Txiki zenaren ilobek, Martina eta Mari Jose, egingo dituzte.
200, 100 eta 50 euro jasoko dute gaztetxoen kategoriako irabazleek; 300, 200 eta 100 gazteen kategorian gailendu direnek, eta, amai-tzeko, helduen kategoriako txapeldunak 500 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300. Horrez gain, baina, guztiek Txikia deituriko oroigarri bana ere jasoko dute egindako lana balora-tze aldera.
Amaitzeko, sari banaketaren ondoren mokadutxo bat banatuko da bertara inguratu diren guztien-tzat eta hori Argi Berri elkartean bertan egingo da, Buztuntza auzoan. Antolakuntzatik gonbita zabaldu dute herritarrak ekitaldira gerturatzeko. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Santa Marina protagonista en Bergara: 'triple' asoleo, concierto y visita guiada
-
Irun renueva su integración en el sistema Mugi de transporte público
-
Azpeitia inicia un maratón festivo camino de los ‘saninazios’
-
Las 'food-truck' triunfan en las fiestas de Gipuzkoa: “El concepto ha cambiado con los años: ahora está de moda”