Síguenos en redes sociales:

Igeldotarrek kooperatiba berreskuratuko dute

Igeldotarrek kooperatiba berreskuratuko dute

DONOSTIA. Kooperatiba berriari bultzada emateko, azoka berezia antolatu dute asteburuan, iaz egin zuten moduan. Atzo arratsaldean hasi eta gaur eta bihar bertako garagardoa eta jakiak dasta-tzeko aukera egongo da frontoian (12.00etatik 23.30era). Hegaluzea eta saltxitxak parrilan, kus-kusa barazkiekin, tomatea entsaladan, gindilak, hirugihar pintxoak eta postrea ere eskainiko dute.

Ehun urte baino gehiago dira Igeldoko baserritarrek kooperatiba sortu zutela baina XXI. mendea heltzean, behera nabarmen egin zuela eta itxi egin zuten. Duela zazpi urte, ordea, haien oinordekoek lekukoa hartu eta proiektua berriro abiatzeko asmoari ekin zioten. Gutxinaka, herritarrekin batera elkarlanean kooperatiba birsortu, Igeldoko sarreran dagoen eraikina berritu eta ateak zabaltzeko ia prest dute jada.

Eraikina guztiei irekita egongo da, ez bakarrik kooperatibako kideei, denda baten antzera. Bertan Igeldoko ekoizleen produktuak salduko dira, baina baita bestelakoak ere. Izan ere, kooperatibako kide Eneko Dorronsorok azaldu duenez, Igeldoko azken dendak ere ateak itxi zituen eta egun bertakoek ez dute non erosi. Hutsune hori betetzen saiatuko dira.

Dena den, kanpotik ekarritakoaren jatorria zainduko dute eta produktu ekologikoak eramaten saiatuko dira eta Igeldotik gertu sortutakoak, zero kilometroko eta kontsumo taldeen filosofiari jarraiki.