Síguenos en redes sociales:

Oiartzungo Udalak Landetxe plaza eraberrituko du

Oiartzungo Udalak Landetxe plaza eraberrituko du

Mendiburu 14 erabilera anitzekoeraikinaren proiektua onartu zuen Oiartzungo Udalak azkeneko osoko bilkuran.Bilkura berdinean eraispenproiektuak eta hirugarren fasekooinarrizko lanak prozedura irekibidez kontratatzeko espedientearihasiera emateak ere aurrera eginzuten. Horrez gain, uztailean JexuxLeonet alkateari kontratazio gaietanbehin-behineko esleipenak egitekoeskumena onartu zitzaion.

Mendiburu 14 udal eraikinakherrian identifikatutako beharreiirtenbidea emango die: Gazte Izanakerretiratuentzako egoitza irisgarriakokatuko da, herritar eskakizunaden kultur aretoa eta euskara arloko eragileak bateratzeko espazioaizango da eta, tartean, Oiartzun Irratiarentzako estudioa ipiniko da.

Gauzak horrela, udaletxeko sailbatzuen eta areto nagusiko erabilerak arinduko dira. Gainera, euskaraarloko eragileak, Ttur-TturEuskaltzaleon Bilgunea esaterako,eraikin berritura lekualdatzendenean, Fermiñene etxean lekuaegongo da Gizarte Zerbitzuak kokatzeko. “Ia herri guztietako udaletxeetan Gizarte-Ongizate saila udaletxeko txoko txiki batean sartutadago, normalean izkutuan etailunpean. Oso garrantzitsua izangoda gizarte zerbitzuak herriaren erdigunean jartzea, eraikin txukunbatean, dagokion tokia emanez”,adierazi du Olaia Lasak, GizarteOngizate zinegotziak udal webgunean argitaratutako elkarrizketan.

Mendiburu eraikinaren lanekinbatera, Landetxe plaza eraberritukoda. Eremu honetako isuriak eta filtrazioak konpondu nahi dira eta plazari bizitza eman nahi zaio, bizilagunen bizi kalitatea hobetuz. Plazaberriaren itxura definitzeko Landetxeko bizilagun, merkatari, ostalari eta erabiltzaileekin bildu zenOiartzungo Udala.

Hasiera batean lanak udara bainolehen esleitzea espero zen, bainaepeak pixka bat atzeratu dira. Aurreproiektua definitzeko eraikinarenerabiltzaile izango diren eragileekinbildu zen Udala 2017an, beharrendiagnostikoa egiteko. Ondoren,aurreproiektuaren ekarpen faseazabaldu zuen eta, guztira, 16 ekarpen jaso ziren. Udaleko teknikariakarduratu ziren horiek aztertzeaz;batez ere eraikinaren bolumenaren inguruan zegoen kezka nagusia,baina “herritarrek ez duteproiektua bera edo beharra kuestionatu”, ziurtatu dute udal arduradunek. Proiektu hau gauzatzekolau milioi euro bideratu dira.

Josu Delgadok, Euskara zinegotziak, Udaleko webgunean egindako elkarrizketa batean Landetxekoeraikina legegintzaldiko erronkahandienetakoa izango dela onartudu: “Landetxeko eraikin berriakeuskalgintza osoa batera egotea ekarriko du; nik uste dut aukeraona izan daitekeela elkarlanabultzatzeko eta bitartekoak sendotzeko”.

Iosune Cousillasek, Kultura zinegotziak, kultur aretoa herritarrenaspaldiko eskakizuna dela gogorazi du. “Orain gauzatzera goaz. Egingarria da, eta egingo da”, azpimarratu du. Eta Mendiburu 14ko eraikina definitzeko garaian kultur eragileekin harremanetan egon zirela baieztatu du.