Pasaia - Euskal Kanoe Federakuntzak, Pasaia Kayak klubaren eta Pasaiako Udalaren laguntzarekin batera, Piraguismoaren Hastapeneko irakasle ikastaroa antolatuko du.

Ikastaroa Pasaian burutuko da maiatzaren 3etik 5era eta izen-ematea apirilaren 29a bitartekoa izango da (www.fvpiraguismo.org). Ikastaroa oso-osorik euskaraz emango da.

Ikastaroa doakoa izango da pasaitarrak direnentzat edo Pasaiako elkarte batean jarduten dutenentzat.

Prestakuntza kirolaren hastapenetan aritu nahi duten teknikarientzat bideratua dago.

Ikastaroaren bitartez, nagusiki behar adina prestakuntza eman nahi zaie piraguismoaren kirolean teknikariei oinarrizko maila izateko.

Prestakuntzan lehen 20 ordutan kirol modalitate edo espezialitatearen oinarrizko hastapena eskuratu ez ezik, modalitatea bera sustatu eta bultzatuko dute. Halaber, eskola kiroleko edo kirol federatuko jardueretako eta lehiaketetako kirolariei laguntzeko eta haien zaintzaz arduratzeko. - A.M.