Hamar upategik hartuko dute parte Aiako Txakolin egunean
Edariaz gain haragi pintxoa eta gazta dastatu ahal izango dira bihar 11.30etik aurrera
aia - Aian Txakolin Egunaz goza-tzeko aukera izango da bihar, hamar upategiren parte-hartzearekin. Eguerdi partean (11.30etik aurrera) hasiko da festa eta arratsaldera arte luzatuko da Herriko plazan.
Aurtengoan, Urola Kostako eta beste eskualde batzuetako ondoko upategiek hartuko dute parte: Pasalore (Zarautz), Etxetxo (Getaria), K5 (Aia), Katxiña (Orio), Urki (Getaria), Zudugarai (Aia), Agerre (Getaria), Aizpurua (Getaria), Aldako (Oiartzun) eta Arbelai (Aia).
Getariako Txakolinaren jatorri izendapena duten Gipuzkoako ekoizleak dira guztiak. Aiako plazara bertaratzen diren bizilagun eta bisitariek txakolin kopa lau eurotan erosi eta nahi adina edari dastatzeko aukera izango dute, herri gunean jarriko diren upategien postuetan.
Gainera, ohiturei jarraituz, bi txahal erreko dituzte burruntzian. Hain zuzen ere, horretan jardungo dira, Billabonako Musturienea harategiko eta Zizurkilgo Joxean harategiko kideak. Horrela, bertaratzen direnek, euro bat eta erdiren truke dastatuko dute haragi pintxo bakoitza, edariarekin batera. Gazta jateko aukera ere izango da igandean; izan ere, Aiako Agerreburu (2018ko Idiazabalgo gazta txapelketako garailea) eta Lokate baserrietako gazta postuak jarriko dituzte plazan.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere herriko plaza txiki gera-tzea espero dute antolatzaileek, izan ere, eskualdeko eta lurraldeko beste herrietako lagun ugari igo-tzen da egun horretan Aiako jaiarekin gozatzera. Duela 17 urte egin zen lehen Txakolin Eguna Aian eta hasieratik arrakasta handiko festa izan da.
Antolatzaileek Aiako herrira hurbiltzeko deia egin dute eta Euskal Herriko produktuak dastatzeko aukera paregabea izango dela ziurtatu dute.
Bestalde, igande arratsaldean festa giroarekin jarraitu nahi duenak, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan izango du hitzordua. Izan ere, ohi bezala, Andatzako Erromeria Elkarteak dantzaldia antolatu du. Oraingoan, Olarte, Larrañaga eta Lutxurdi trikitilariak arituko dira emanaldia eskaintzen, 18.30ean hasi eta 21.30ak arte.
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"
-
Astigarraga: La parcela del ambulatorio está lista para ser cedida