Gaztetape hondartza garbituko dute bihar
Getariako hainbat entitateek antolatuta, 11.00etan ekingo diote zabor bilketari
getaria - Getariako Urritza aisialdi taldeak, Maisor kontserba enpresak eta Gaztetape surf elkarteak antolatuta, Gaztetape hondartza garbituko dute bihar. Antolatzaileek adierazi zutenez, “gizakiok sortzen ditugun zabor kantitate handiak direla eta, itsasoan eta haren inguruetan bizi garenok, gero eta kalte handiagoak jasaten ditugu”. Herritarrei 11.00etan Berdura plazan elkartzeko deia egin diete, baita arropa erosoa eta zaborra jasotzeko eskularruak eramatekoa ere. Gainera, sorpresaren bat izango dela iragarri dute. - A.Z.
Más en Gipuzkoa
-
El equipo de gobierno de Urretxu modifica la calificación de Bengolea y permite así la apertura de un hipermercado
-
Concentracion de condena contra la agresión machista a una menor en Mutriku
-
“Arrasate lleva dos años atrapada en la parálisis del Gobierno municipal"
-
Beasain nombrará a Pepe Mújica hijo predilecto de la localidad