Oiartzunek Kirol Astea ospatuko du
Hilaren 9tik 16ra 20 ekintzabaino gehiago egongo diraeta Kirol Saria Ane Asensioatletak jasoko du
OIARTZUN ? Oiartzungo Kirol Asteahilaren 9tik 16ra izango da aurtengoan. Udalaren hitzetan, Kirol Astearen helburua jarduera fisikoa erdigunera ekarri eta kirolaren bestealde batzuk bistaraztea da. Aurten,20 ekintza baino gehiago antolatudira Kirol Astearen baitan: mahaiinguruak, erakustaldiak, film-emanaldiak, hitzaldiak...
Jakinarazi dutenez, IV. Kirol SariaAne Asensio Telletxea atletak jasokodu. Kirol Saria emaitzengatik, ibilbidearengatik edo kirolaren alde oiartzuarrek eta Oiartzunen egindako lanaerrekonozitzeko ematen da. Aurten,200 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Kirol Sariaren prozesuan. Guztira, 27 proposamen jaso dira. Horienartetik, Kirol Aholku KontseiluakAsensio saritzea erabaki du.
Ane Asensiok atletismo egokituaegiten du. Gaur egun Lasarte-Oriako Ostadar Atletismo Taldeko kideda eta Mindaran dabil. Atletismokoibilbidea Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zuen duela laupabost urte.Momentu honetan, Espainiako txapelduna da kronometratuko frogan,kanporaketan eta taldekako slalomean. Iazko Espainiako Txapelketan, gainera, bi errekor hobetuzituen.
Horrez gain, aurten boccia kirololinpikoa praktikatzen hasi da etahanbikearekin entrenatzen jarraitzen du. Parte hartuko duen hurrengo lasterketa Lilatoia izango da(martxoaren 10ean, Donostian).Saskibaloian ere jokatzen du 17urteko kirolari oiartzuarrak.
Kirol Aholku Kontseiluak Asensiosaritzea erabaki du atletismo egokituan egiten ari den ibilbide bikainarengatik eta ezberdintasunak ez duelako geldiarazi.
Oiartzungo Udalak, ohi bezala,herriko talde eta eragileen laguntzaizan du aurtengo Kirol Astea antolatzeko orduan ere. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkie Abittu,BPXSport, Elizalde Herri Eskola,Emarri, Girizia Mendi Taldea,Girizia Mendi Taldea-Intxixu Trail,Haurtzaro Atletismo Taldea, Haurtzaro Ikastola, Kirolaisi eta LaboreOarso taldeei. ? A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Gipuzkoa Arigune: euskaraz aritzeko “gune seguruak” eraikitzen
-
Euskaraldia: "Euskararen alde dimentsio handiko ahalegin bat egiten ez badugu, atzeraka goaz"
-
“Hay que escuchar de verdad a las personas mayores y reconocerlas como agentes activos de cambio”
-
Ethan Ramírez, el joven piloto irundarra que pisa fuerte en los circuitos estatales