Aia- Eneko Balerdi dantzari aiarra izendatu dute arte eszenikoen Max sarietako XXII. edizioko dan-tza interpretazioaren modalitatean, Txapeldun lanarekin. Zerrendako hamalau izendapenen artean dago aurtengo irabazlea. 19 modalitate ezberdinetan banatzen dira sariak, guztira 119 ikuskizun izan dira hautatuak aurtengoan, tartean, Eneko Balerdirena. Orain, jendeari dagokio irabazlearen alde bozka ematea apirilak 30era bitartean, online zein mugikorreko aplikazioaren bidez. A.Z
- Multimedia
- Servicios
- Participación
