Lazkao- Zerga eta tasak ordaintzeko laguntzak emango ditu Lazkaok lazkao 2018. urtean ohiko etxebizitzako ura, estolderia, zabor eta hiri lurren ondasun higiezinen gaineko zerga tasengatik ordaindutakoa berreskuratzeko laguntzak emango ditu Lazkaoko Udalak. Baldintzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 2014-04-14an argitaraturiko ordenantzaren arabera arautzen dira, eta jakinarazi dutenez, eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuan egin behar dira. Epea ere zehaztu da: urtarrilaren 21etik otsailaren 4ra bitartean. Informazio gehiago nahi duenak Gizarte Zerbitzuetara edo Udaletxeko harrera zerbitzura jo dezake. M.A