Urnieta Txoborro magoaren Gezur gehiegi familia ikuskizuna ikusteko aukera izango da larunbat honetan 17.30ean Urnietako Saroben. Urnietako Udalak bi sarrerako lau sorta zozkatuko ditu bihar arte izena ematen duten urnietarren artean. Izena Internet bidez, Udalaren webgunearen bitartez (www.urnieta.eus), edo Bertan bulegoan, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean eman daiteke. Zozketan zorterik ez dutenek sarrera eros dezakete hiru euroren truke. A.M.