Hiru sari “potolo” banatuko dituzte Ibarrako dendariek
Beren erosketak herrian egiten dituztenek irabazteko aukera izango dute eta zozketa abenduaren 4an izango da
Ibarra - Ibarrako merkatariek urtea amaitzeko eta Gabonetako erosketak sustatzeko asmoz hiru sari potolo banatuko ditu herrian erosten duten bezeroen artean.
“Urte ona” izan da aurtengoa Ibarrako merkatarien elkartearentzat. “Festetako pregoia ematea tokatu zaigu, herriko beste eragileekin elkarlana eta harremana sendotu dugu eta gainera martxan jarri dugu proiektu oso garrantzitsu bat, erosketak etxera eramatearena”, aditzera eman zuten atzo Enrike Rubiños eta Manke Davila elkarteko kideek.
Hiru sari irabazteko aukera izango dute Gabon hauetan beren erosketak herrian egiten dituztenek. Lehena, Mediterraneoan zazpi eguneko kruzeroa izango da; bigarrena, bizikleta eta Iriarte jatetxean bi pertsonentzako otordua; eta hirugarrena, 50 hazbeteko Philips telebista eta Hika txakolindegian bi lagunentzako bazkaria.
Sariak ikusgarri egongo dira Zugasti dendak Euskal Herria kaleko 22an elkarteari utzitako erakusleihoan eta zozketa abenduaren 4ean egingo dute. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Marixik hasiera eman die Itziarko Kopraixei
-
“Me fascinan los personajes malvados; me encantaría hacer de una gran villana, incluso en una película de superhéroes”
-
Sagarrek: la apuesta por el primer sector de una joven emprendedora irundarra
-
Beterri-Buruntza pone remedio a la falta de relevo generacional en el primer sector