beasain - Industrialdia 2018 Euskadin industria turismoa sustatzeko sortu den egitasmoa da, Euskal industriaren ondarearen baliabide nagusiak indarrean jarriz. Tarte horretan, Beasainek ere parte hartuko du egingo diren ekintzetan. Joan den azaroaren 17tik abenduaren 21era bitartean, hogeita hamar jarduera turistiko publikotik gora egingo eskainiko dira Industrialdiaren barnean. Horietako bisita gidatu bat Igartzako Monumentu Multzoan egingo da, Beasain eta inguruetako industriaren sorreran garrantzia izan duen gunean. Beasain Goierri, Gipuzkoa eta munduko industriagune indartsua da, bertan dauden puntako enpresei esker. Horiek hobeto ezagutzeko aukera eskainiko da igande honetan, abenduak 2, goizeko 11.00etan hasita egingo den saioan. Elkargunea Igartzan dagoen ermita izango da eta izena ematea beharrezkoa da, igartza@beasain.eus helbidean edo 943 08 77 98 telefono zenbakian.

Aurtengo Industrialdian, Industria turismoaren nazioarteko astea egin da, azaroaren 12tik 18ra bitartean, eta gai horri buruzko Euskadiko industria turismoaren I. nazioarteko foroa, Euskadiko industria turismoaren baliabideen sarearen topaketa eta bisita profesionalak ere egin dira gaiaren inguruan sakontzeko. - M.A.