Oiartzun - Itturri merkataritza elkarteak Oiartzunen bizi, Oiar-tzunen erosi kanpaina gauzatuko du bihartik aurrera. Urriaren 11 arte Itturri elkarteko komertzioetako bezeroek egindako erosketa bakoitzarengatik zozketa txartela jasoko dute.
Bigarren aldiz egingo du herriko merkatarien elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina. 100 euroko bost sari zozkatuko dituzte bezeroen artean, Itturriko komertzioetan erabiltzeko. Zozketa urriaren 13an egingo dute Doneztebe plazan, Garagardo Festaren bueltan.
Oiartzungo Udalak orain ere kanpainarekin bat egin du, komertzio txikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri diren ekimenak babesten baititu.
Herritarrak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan parte hartzera animatu ditu Udalak. “Komertzio txikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da. Bertan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da”, adierazi du. - A.M.