urretxu - Nolatan hasi zinen dan-tzan?
-Lehenengo mailan nengoenean hasi nintzen. Nik neuk eskatu nien gurasoei. Gurasoak Lurra dantza taldean aritu ziren eta etxean beti dan-tza giroa ikusi dut. Etxean, egun berezietan, beti dantza egin da.
Zaletasun handia duzu.
-Hala da. Gurasoek umetan balletean izena emateko eskatu niela esaten dute. Nire bizitzako erabaki potoloak dantzak eraginda hartu ditut. Donostiara joan eta Eskola dantza taldean hasteagatik ikasi nuen kimika.
Zer eskaintzen dizu dantzak?
-Gorputzarekin ondo egoteko modua eskaintzen du. Bestalde, dantzak kuadrilla eta lagunak eman dizkit. Irrin-tzi taldeko dantzari ohiok afariak egiten ditugu, asteburu pasa joaten gara... Dantzari ordu asko eskaini dizkiot, asteko bost egunetan dantza egin izan baitut. Dantzak osagarri asko ditu: ariketa fisikoa, artea, lagunak...
Urretxu eta Zumarragan dantzak estimazio handia du.
-Bi herrietako festetan eta festetatik kanpo ekitaldi asko antolatzen dira. Dantzak onarpen soziala izan du beti. Baina, nire ustez, mutil batek dantza egitea gure garaian baino arrotzagoa da. Zoritxarrez.
Eskola taldean ere dantza egin duzula esan duzu.
-2000. urtean Donostiara joan nin-tzen kimika ikastera eta Eskola taldean izena eman nuen. Ordurako fandango eta arin-arin txapelketetan aritzen nintzen eta Eskolako jendea ezagutzen nuen. Kukaiko formazio taldean ere aritu nintzen. Horretaz gain, beste talde batzuekin dan-tza egin izan dut, behar zan dutenean:? Pasaiako Alkartasuna, Legazpiko Sustraiak...
Nolatan hasi zinen Tio Teronen Semeak taldean?
-Lezo-Oiartzun inguruko mutil ba-tzuk emanaldietatik kanpo egiten genituen txorakeriak emanaldietara eramatearen aldekoak ziren. Oholtzan oso serioak ginela esaten zuten eta oholtza azpian gertatzen zirenak oholtzara eraman nahi zituzten. 2015eko otsailean bilera batera deitu ziguten eta hala hasi ginen.
Berehala arrakasta izan zenuten.
-2015eko maiatzaren 30ean egin genuen lehen emanaldia: Konstituzio plazan, Donostia 2016ren Olatu Talkaren barruan. Bai gu eta bai antolakuntzakoak oso urduri geunden. Gu denboraz larri ibili ginelako eta beraiek talde ezezagun bati oso plaza garrantzitsua eman ziotelako. Emanaldira puritano asko etorri ziren, baina hasi orduko jendea barrez lehertzen hasi zen. Norbaitek emanaldia grabatu zuen, Whatsappez zabaldu zuen eta deiak jasotzen hasi ginen.
Emanaldi asko egin al dituzue ordutik?
-Urtero 35 bat. Maiatzetik urrira bitartean dantza egiten dugu batez ere. Herrialde guztietan egon gara, Zuberoan ez ezik. Atharratzetik deitu ziguten, baina ezin izan ginen joan. Espainian ere izan gara: Salamancako Facyl jaialdian eta Granadako Fex jaialdian, esaterako. Katalunian ere bi aldiz egon gara: Manresan eta Mataron.
Uda ondo joan al da?
-Abuztuan ikuskizun berria hiru aldiz egin dugu eta zaharra lau aldiz. Irailean Euban eta Zarautzen egon gara. Igandean (gaur) Hernaniko Euskal Jaira joango gara eta ondoren Urretxu, Barakaldo eta Guggenheimera. Urrian ere baditugu emanaldiak.
Urretxu zuretzat plaza berezia izango da.
-Niretzat bakarrik ez, talde osoaren-tzat. Izan ere, hasi ginenean sekulako harrera egin ziguten. Gure hirugarren emanaldia Urretxun izan zen eta oso egun polita pasa genuen.
Zer ikusi ahal izango du jendeak oraingo honetan?
-Iraupenez lehenengoa baino laburragoa da. 35 minutuko iraupena du. Lehenengo ikuskizuna parranda bati buruzkoa izan zen. Bigarren honetan, kuadrilla bera hileta batean elkartzen da. Festamentua du izenburua eta hileta eta festa uztartzen ditu. Aurreko ikuskizunean bezala, dantza tradizionalak bere horretan eta aldatuta egiten ditugu: Oñatiko korpusa, Gipuzkoako dantzak, Lan-tzeko inauteria, Xalbadorren Herio-tzean kantari Bizkaiko pausoak jarri dizkiogu... Lehen lanean baino an-tzerki gehiago dago. Oraingo hau ere ganberrokeri bat da. Jendeak ondo pasatzeko eta algara lasai egiteko aukera edukiko du.
Taldean neskarik ere ba al duzue?
-Tio Teronek alaba bat ere badu. Berdintasuna aukera berdintasuna da eta dantza munduan mutil falta dago. Gure taldeari esker, mutil talde handi bat dantzan ikusteko aukera dago.
Aste honetan eztabaida sortu da Espainiako Itzulian bizikleta gainean dantzatu duten aurreskua dela eta. Zer diozu horri buruz?
-Dantzariz osatutako bi taldetan bideoa zabaldu dute eta horri buruz hitz egin dute, baina kanpoan nago, erabat out, eta ez dut bideoa ikusi ere egin.