Astigarraga- Astigarragako Udalak jakitera eman duenez, 2018ko uztailaren 18an egindako ohiko bilkuran Astigarragako ostalaritza eta jatetxeak lurzoruak erabiltzeko ordenantza erregulatzaileari hasierako onarpena eman zitzaion. Dokumentu hau ikusgai egongo da irailaren 30 arte kontsultatu nahi duen ororentzat. Beraz, erreklamazioak egiteko epea hilabete honetan bukatzen da. A.M.