lazkao - Lazkaoko Udalak, Larreategi eremuan dituen partzelak edo lursailak enkantera aterako ditu. Guztira bi izango dira eta partzela bakoitzak “bi etxebizitzako etxea edo eraikina egiteko aukera” jasotzen duela nabarmendu dute. Lur eremu bakoitzaren prezioa 130.000 + BEZ izango da eta interesa duenik balego, Udalera jo beharko du beharrezko dokumnetazioa bete eta aurkezteko, urriaren 5a baino lehen. - M.A.

legorreta - Gipuzkoako Foru Aldundia N-I errepideko zoruaren egitura birgaitzeko lanak egiten ari da eta asteburuan Legorretako eremuare txanda da. Herriko lotunean eragina du eta Legorretatik N-I errepidera sartzeko herriko biribilgunera jo eta Ikaztegietako lotuneko irteeraren bidez hartu beharko du Irungo noranzkoa. Aldiz, Legorretara Irungo noranzkotik Ikaztegietako lotuneko irteera hartu beharko da. - M.A.