Hondarribia- Datorren asteartean, irailaren 18an, Hondarribiko Paradoreak 50 urte beteko ditu ireki zenetik, 1968ko irailaren 18an. Hori dela eta jardunaldi berezia prestatu da, hitzaldi, argazki proiekzio eta bi bisita gidaturekin. Arratsaldeko 17.00etan Arma Plaza Fundazioarekin bi bisita gidatu egingo dira Paradorera. Bisitan parte hartu nahi duten pertsonek aurrez erreserba egin beharko dute 943 64 55 00 telefonoan. 18.00etan Koldo Ortega historialariak Paradorearen historia azalduko du hi-tzaldi batean. J. G.