Alegia- Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian irailaren 30ean, igandea. Herriko ekoizleek eta inguruko baserrietakoek izango dute azokan presente egoteko aukera eta interesa dutenek bihartik irailaren 21era bitartean eman beharko dute izena Alegiako kultur etxera joanda edo 943 654 698 telefono zenbakira deituta. Azoka 11.00etatik 14.00etara izango da plazan. M.S.S.