azpeitia - Udako oporrak amaituta, Udaleko Parekidetasun sailak udazken honetarako antolatu duen Emakumeentzako Jabetze Eskolaren eskaintza berria ezagu-tzera eman du.

Guztira bost izango dira urritik abendura eskainiko diren tailer edota ikastaroak. Hauen izenburuak ondorengoak dira: Jendaurrean hitz egitea: komunikazioa eta generoa; Munduko dantzak: sabel dantza; Zoru pelbikoa indar-tzen; Autodefentsa feminista eta Emakumea pilotari.

Ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira eta bertan parte hartzeko interesa duten herritarrek hilaren 21era arte eman dezakete izena Udaleko Parekidetasun Sailean (943 157 928 telefonoa) edota Emakumeen Txokoan (943 157 055 telefonoa). Aurreko urteotan bezala, ikastaroak ematen diren orduetan haurtzaindegi-zerbitzua egongo da. Hori bai, zerbitzu hori erabili nahi dutenek aurretik eskatu beharko dute.

emakume txokoa Jabetze Eskolaren ikastaroekin batera, bestelako ekimenak eskainiko dira udazken honetan Emakumeen Txokotik. Horien artean Edurne Saralegiren eskutik burutuko den Emakume haurdunentzat tailerra eta Mireya Barrutiak gidatuko duen Edoski-tze taldea nabarmendu daitezke.

Bestalde, hitzaldi, ikuskizun eta bestelako ekimenez betetako programazioa izango da udazken honetan. Hasteko, Ladrones del tiempo dokumentala ikusi ahalko da hilaren 19an (21.00etan) Soreasun. - J.L.