Karmengo Amaren prozesioa egin dute Hondarribian
hondarribia. Itsasontziak atun eta hegaluzetara joanak badira ere, Hondarribiko arran-tzaleek ez dute babesle duten Karmengo Amaren jaia ahaztu. Igandean, prozesioan atera zuten ama birjinaren irudia eta gero, itsason-tzi batera igo zuten. Dozenaka ontzik lagunduta, itsaso zabalera irten zen segizioa, eta han, Viktoriano Etxabe parrokoak zuzendutako errespontsua otoiztu zuten, itsasoan hildako arrantzaleak gogoratzeko. Argazkian, prozesioa Kai Zaharreko nasan, itsasontzira igo aurreko uneetan. Argazkia: Xabier Sagarzazu