azkoitia - Urkome, Urola Kostako landa garapenerako elkarteak, artilea jasotzeko zerbitzua eskainiko du hilaren 23tik 27ra bitartean Urola Erdian eta Urola Kostan, beti ere, “artilearekin dauden arazoei irtenbidea emateko”.
Dagoeneko elkarteak 50 ardi baino gehiago dituzten bailarako baserritar guztiekin harremanetan jarri da zerbitzu berezi hori ezagutarazteko baina, hala ere, “artilea duen edozeinek ere eramateko aukera izango du”.
Artilea Azpeitiko Lapatx zabortegian (8.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 18.00etara bitartean) eta Zarauzko Urteta zabortegian (8.30etik 14.00etara arte) utzi ahalko da. Hori bai, “artilea solte utzi beharko da, inolako zakurik gabe”.
Edozein zalantza duenak Urkomeko 943 816 500 telefono zenbakira dei dezake. - J.L.