Erakusketak egiteko proiektuak eskatu dituzte Zizurkilen
Irailaren 14a bitarte proposamenak aurkeztu daitezke eta Udalak sei aukeratuko ditu
Zizurkil - Zizurkilgo Udalak argitaratu ditu Plazida Otaño liburutegiko erakusketa gunea 2018-2019 ikasturtean arautzeko oinarriak. Batez ere artista gazteen lanen erakusketak sustatu nahi dute.
Jasotako proposamenen artean sei aukeratuko ditu Kultura Saileko ordezkariz eta errealitate artistikoa ezagutzen duten pertsonaz osatutako hautaketa-batzordeak. Hautaketatik kanpo geratuko dira arraza, sexu, erlijio edo beste edozein arrazoirengatik zenbait bereizkeria sustatzen duten edukiak dituzten proiektu guztiak eta pertsonaren funtsezko eskubideen aurka doazenak. Erakusketak egiteko eskaera adin nagusiko edozein artistak egin dezake. Interesdunek egin nahi duten erakusketa artistikoaren banakako edo taldekako proposamen bat aurkeztu beharko dute irailaren 14ra bitartean. Oinarriak Zizurkilgo Udalaren web-orrian kontsulta daitezke edo udal bulegoetan. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
La nueva cafetería con encanto del barrio Altamira de Ordizia
-
A sorteo las mejores tribunas para ver la sokamuturra en las fiestas de San Bartolomé de Elgoibar
-
Donostia defiende su apuesta para ser ciudad de referencia en la biociencia
-
“La biociencia necesitan un ecosistema activo y políticas que lo favorezcan”