Getaria - Getariako Udalak, Gipuzkoa Solidarioa Kutxak eta Gurutze Gorriak bainu egokiturako zerbitzua eskainiko du uda honetan. Hala, zerbitzu honi esker, mugikortasun arazoak dituzten pertsonek hondartzara jaisteko aukera izango dute eta itsasoan bainatu ahal izango dute, aulki anfibioak erabiliz.

Kolektibo hauek lehentasunezkotzat ditu autonomia falta duten pertsona helduen eta elbarrien atentzioan dabilen Gurutze Gorriaren Gizarte Esku-Hartze programak, eta bainu lagunduaz gain, Getariako Malkorbe nahiz Gaztetape hondartzetan makulu anfibioak izango dituzte ezintasun motoreren bat dutenentzako errazago izan dadin uretara sar-tzea. Gainera, makulu hauek oinarri zabalagoa dute, hondarretan sartu ez daitezen.

Helburuak Atzo aurkeztu zuten zerbitzua Gurutze Gorriko lokalaren parean, eta zehaztu zutenez, zerbitzuaren helburuak honakoak izango dira: besteak beste, mugikortasun arazoak dituztenei hondartzaz eta itsasoaz gozatzeko aukera eskain-tzea, pertsona horiei aisialdirako beste aukera bat eskaintzea eta normalkuntzaren alde lan egitea, zaintzaile eta familia-kideei atsedenaldi bat ematea, erabiltzaileen ongizatea, eta askoren ametsa egi bihurtzea. - A.R.