lehen ‘hamaikakoak’. Euskararen Egunaren harira prestatutako Euskaraldia gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da Euskal Herri osoan zehar. Herri askotan Euskaraldiaren ariketa soziala aurrera eramateko pauso sendoak eman dituzte dagoeneko, Azkoitia eta Azpeitiaren kasu. Izan ere, herri hauetan Euskaraldia bultzatzeko konpromezua hartu duten herritarren hamaikakoak aurkeztu dituzte jada (ezkerreko argazkian Azkoitiko agerraldia ikusten da eta eskuinekoan Azpeitikoa). Edonola ere, Euskaraldia irauten duen bitartean Ahobizi (lehen hitza euskeraz egingo dute) edo Belarriprest (erderarako joera aldatzeko prest daudenak) gisa parte hartu nahi dutenek irailetik aurrera eman ahalko dute izena. Argazkia: N.G.