Iritsi dira San Pelaio jaiak,Zarauzko herriaren festakuttunak. Atzo eguerdianbota zuten jaiak iragartzen dituentxupinazoa, eta eguraldia lagundutela alaitasunez eta giro onezospatuko dituzte herriko patroiarenjaiak datozen egunotan.

Jose Mutiozabal Pepe Txabilloketa Txabillo Erraldoi eta BuruhandiTaldeak igo zuten banderagauerdian, eta gainera sorpresaeder bat eman zieten zarauztarrei.Izan ere, omenaldi gisa Pepe Txabilloren erraldoi berri bat egin duZarauzko Udalak, eta aurrerantzeanbost erraldoi izango dira festetan,orain arteko beste lauekinbatera. “Beste herri batzuetan egitendituzte herrian ezagunak direnedo aipamena merezi dutenenburuhandiak, eta Zarautzen norbaitekmerezi baldin bazuen, PepeTxabillok behar zuela izan pentsatugenuen, horrenbeste maitedugun zarauztarra”, adierazi zuenatzo Xabier Txurruka alkateak.

Irungo Garate anaiek egin duteerraldoia eta Txabillo “oso gusturaeta pozik” agertu zen prentsarenaurrean erraldoia ikustean. Gainera,erraldoia eramaten bere biloba,Oier, atera zen atzo eta benetan“berezia” izan zen hori omenduarentzat.

Atzoko eguneko beste ekitaldinagusiak Haurren eta HelduenDanborradak izan ziren. Haur KulturTaldeak antolatuta, HaurrenXL. Agerraldia izan zen eta lauauzo desberdinetatik aterata, LegeZaharren Enparantzan bildu zirengaztetxoak. Gauean, berriz, DanborradaNagusia atera zen herrikohamabi elkarte gastronomikoenpartaidetzarekin eta festak ez zuenetenik izan gau osoan.

Gaur, San Pelaio Egunean, etabihar ere festa giroa izango danagusi herrian.