Síguenos en redes sociales:

Umeentzako igeriketa ikastaro trinkoak egongo dira uztailean

Azpeitia - Udal Kirol Patronatuak 4 eta 13 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako igeriketa ikastaro trinkoak antolatu ditu uztailerako. Ikastaroak uztailaren 2tik 20ra izango dira eta klaseak goizez emango dituzte, adinaren arabera egokitutako txandatan. Ikastaroen prezioa 94,66 eurokoa da (54,08 euro Kirol Patronatuko bazkideentzat) eta interesatuek hilaren 21era arte eman dezakete izena igerilekuan (943 814 121 telefonoa).