Udan Oarsoaldean 35 kirol jarduera aukera ditzakete haur eta gaztetxoek
Izena emateko epea maiatzaren 2an zabalduko da eta helduentzako ikastaroak ere antolatu dituzte
Oiartzun - Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek elkarrekin antolatu eta zabaldu dute Uda 2018 Kirol Kanpaina, zazpigarren urtez jarraian. Guztira, 35 jarduera baino gehiago eskaintzen dira, hiru eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Aurreko urtean bezala, helduei (16 urtetik gorakoak) zuzendutako jarduerek ere lekua izango dute. Besteak beste, ondorengo ekintzak aukera daitezke: igeriketa, aquafit, nordic walking, kick boxing edo entrenamendu funtzionala.
Pasa den udako arrakasta ikusita, aurten ere paddel board jarduera izango da Pasaian eta nordic walking Lezon.
Azken urteotan bezala, indarra eman nahi zaie itsasoarekin zerikusia duten jarduerei, eta aurtengo edizio berrian bela, piraguismoa, arrauna eta, esan bezala, paddel board praktikatu ahal izango dira. Halaber, zirkoa parkean izeneko jarduera laugarren urtez eskainiko dute.
Pasa diren urteetan egin den moduan Oarsoaldeko Udako Kirol Kanpainako eskaintza eskuorri bakarrean jaso da, aurreko urteko formatu berean. “Izan ere, askoz ere eraginkorragoa iruditu zaigu informazio guztia modu honetan jaso-tzea, herritarrek eskaintza guztia begirada bakar batean bistaratzen dutelako. Eskuorrian lau udalerrietan eskaintzen diren jarduerak jaso dira”, azaldu dute.
Guztira, 8.500 diptiko banatuko dituzte eskualdeko ikastetxeetan eta kirol instalazioetan. Halaber, eskaintza horiek guztiak lau udaletako webguneetan zintzilikatuko dituzte.
Izena emateko epea maiatzaren 2an zabalduko da. Jarduera bakoi-tzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, esku-orrian adierazten diren webgune eta telefonoak erabil daitezke. Era berean, udalerrietako kirol instalazioetan ere ekintzei buruzko informazio zehatzagoa jaso daiteke.
Prezioak eskuorrian begiratu daitezke. Halaber, bertan jasotzen dira kirolguneen eta antolatzaileen helbideak eta telefono zenbakiak.
Uda 2018 Kirol Kanpaina lau Udalek osatzen duten Eskualdeko Kirol Koordinazio mahaiak antolatu eta bultzatu du. Elkarlan honen helburuak baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzea eta herritarrei aukera zabalagoa eskaintzea dira. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
A partir del lunes, algunos de los servicios del autobús que une Urola Garaia y Goierri con Donostia saldrán desde Legazpi y llegarán hasta esta localidad
-
Zestoa hace un hueco al vino en su agenda
-
Asier Urbietak 'Faisaien irla' aurkeztuko du Errenterian
-
El 100% de los pisos de Cuarteles de Loiola serán de promoción pública