Lazkaon txirrindulari elkarteak botako du aurtengo jaien pregoia
Guztia prest dute herrian gaur arratsaldean hasteko San Prudentzio jaiak eta datorren asteburura arte luzatuko dira
lazkao - Gaur arratsaldean piztuko da festa Lazkaon. San Prudentzioak hasteko suziria Lazkao Txirrindulari Elkarteak piztuko du aurten, hain zuzen ere dagoeneko 75 urte direlako herriko txirrindulari proba antolatzen hasi zirenetik. Lazkaoko Udaletik urte hauetan guztietan egin duten lana eta esfortzua eskertu nahi dute eta horregatik horiek izango dira ardura hori izango dutenak.
Arratsaldeko 19.00etan izango da hori eta segidan musikak hartuko du kalea. Iluntzean, modu berean, musikarekin jarraituko dute eta 23.00etan Lazkaoko musika taldeen kontzertuak izango dira plazan. Kasu honetan, BigBadMan eta Mauka taldeak igoko dira taula gainera eta ondoren txosnetan Trini Fox, Voltaia eta Rodeo taldeek eskainiko dute kontzertua.
mozorro eta kontzertuak Biharko eguna ere handia izango da lazkaotarrentzat. Goizeko 12.00etan hasita, mozorro desfileari emango diote hasiera Jundago txarangarekin batera. Ondoren, mozorro bazkaria egingo dute txosnetan. Egunean zehar herritarren imaginazioa eta sortze maila nabarmen geldituko da, eta ziur aski askoren mozorroak jendea aho zabalik uzten duela. Eta horiek, mozorro onenek, saria izango dute; 19.00etan banatuko dituzte sari horiek plazan.
Musikak tarte handia hartuko du bihar gauean, eta Unidad Alavesa taldea 20.30ean izango da, Governors 23.00etan, musika taldea. Zigor DJa, txosnetan gau erdian eta goizeko ordubatetan Liher musika taldea.
festak, errespetuz Lazkaoko Udalak hiru mezu zabaldu nahi izan ditu aurtengoan ere. Batetik, Udalak argi utzi nahi du Lazkaon ez dela inolako erasorik onartzen. Bestalde, “lo dauden bizilagunekiko errespetua” ere eskatzen du, eta alkohol kontsumo arduratsuaren aldeko deia ere egiten du. Hiru mezu horiek oinarri hartuta, kontzientziazio kanpaina berezia egin berri du aurten ere Udalak festen atarian eta hala, herriko komertzio eta tabernetara hiru mezu hauen inguruko kartelak banatu dituzte, jai egunen aurretik hausnarketa egitera animatuz. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”