Zarautz - Zarauzko Zaindu Errehabilitazioa eta Kirol Medikuntza Zentroak 25 urte betetzen ditu eta bihotz-biriketako bizkortze tailerra antolatu du gaurko, 19.00etan (Amatxilili plaza, 2), eta jakinarazi dutenez, oraindik plaza libreak gelditzen dira. Ricardo Palenzuela Larrialdi Orokorretako medikuak emango du saioa. Parte hartu nahi dutenek zaindu@zaindu.com-era idatzi edo 943 833 355era dei dezakete. A.R.