Legorreta - Legorretako jaietan ohitura handia du Play-back lehiaketak. Urtero-urtero hamaika lagun igotzen dira taula gainera prestaturiko kantua antzeztera. Aurten ere jarraituko dute tradizioarekin, eta play-back lehiaketan parte hartu nahi duen herritarrak apirilaren 27a bitarte izango du epea izena emateko. Izen ematea liburutegian egin behar da eta musika USB batean, MP3 formatuan, entregatu behar da. M.A.