Ibarra - Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 10ean antolatu duen giza-katean izena emateko aukera eskainiko dute Ibarran ostiralean eta larunbatean. Apirilak 13an, ostiralean, 19.00etatik aurrera izena eman beharko da Danon Txokoa tabernaren aurrean jarriko duten mahaian; eta apirilak 14an, larunbatean, goizez izango dira boluntarioak toki berean. Izen-emateak bost euroko kostua izango du eta trukean GED zapia eskuratuko dute partaideek. M.S.S.