“Osasungintza gure eskumena ez dela esatea aitzakia da”
Asuncion klinikako aferari buruzko lan-mahaia osatzea beste aukerarik ez du ikusten Tolosako EH Bilduk
Tolosa - EH Bildurentzat lehentasunezkoa da eskualdeko osasungin-tzari buruz lan-mahaia sortzea eta, zentzu honetan, beste aukerarik ez dutela aurreikusten azaldu dute Ibai Iriarte eta Kristina Pelaez ordezkariek.
EAJk eta PSEk hori Udalaren eskumena ez dela argudiatu dute, baina EH Bilduk ezinbestekoa uste du Tolosaldeako osasun arretaren egoera aztertu eta arazoaren konponbide bat adosteko. “Ez Udalak eskumena duelako, denok batera azterketa sakon baten ondoren Tolosaldearentzat egokia izan daitekeen proposamen bat eramateko eskumena duenarengana baizik, behin betiko irtenbidea emateko eta presioa egiteko”, azaldu dute EH Bilduko ordezkariek. Alkateak batzar irekian aipatu zituen “publikotasuna, doakotasuna eta kalitatea bermatzea” abiapuntu egokia dela uste dute.
Horrela, eskumenaren arrazoia “aitzakiatzat” hartu dute EH Bilduko ordezkariek eta gogoratu dute Tolosaldea Garatzen sortu zenean langabeziari aurre egiteko udalek bat egin zutela, eskuduntzarik izan gabe, edo duela 30 urte Asuncion klinikaren kontzertazioa eskatzeko eskualdeko alkate guztiek manifestazio batean parte hartu zutela.
Tolosaldea EAEko 6. ESI hoberena denaren harira, EH Bilduk ondorengoa argitu nahi du: “Tolosako ESIa ez da besteak bezalakoa, klinika pribatu bat dauka kudeaketa pribatuarekin eta, beraz, desberdina dena ez litzateke parametro berberetan neurtu beharko”. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Trabajo en 'auzolan' para iniciar a las excavaciones en el poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi
-
“Sin activismo y decisión política, el euskera corre un riesgo muy importante”
-
“Hemos superado en ambición los proyectos estratégicos que marcamos”
-
“Los ecosistemas locales de cuidados retrasan el ingreso de una persona en una residencia”