Síguenos en redes sociales:

Galtzaundi Irakurle Taldeak JenisJoplin aztertuko du

Tolosa - Galtzaundi Irakurle Taldeak hitzordu berria jarri du datorren apirilaren 26rako, osteguna. Oraingo honetan Uxue Alberdi idazlearen JenisJoplin liburua proposatu dute irakurgai bezala. Hitzordua 19.00etan izango da, kultur etxean, eta saioa Iurre Ugartek gidatuko du. Irakurle Taldearen helburua bakarkako irakurketa egitea da ondoren liburua taldean azter-tzeko.