Zarautz - Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak, Immigrazio eta Prebentzio zerbitzuarekin elkarlanean, haur eta gurasoei zuzendutako hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditu gabon oporretarako.

Saioak Zarauzko Udal Musika Eskolako aretoan eskainiko dira urtarrilaren 2, 3 eta 4ean, hain zuzen ere, goizeko 11.30etik aurrera, eta bertan, haurren emozioak, kulturartekotasuna eta hezkun- tza izango dituzte hizpide ipuin kontalariek, beste gai batzuen artean.

Hiru saio Hala, urtarrilaren 2an, hiru eta sei urte bitarteko haurrentzat eta euren gurasoentzat Oihana Etxegibelek haserrea, beldurra, lotsa eta poza bezalako emozioen inguruko ipuina kontatuko du, Emozioen zurrunbiloa izenekoa.

Urtarrilaren 3an, aldiz, bost eta zortzi urte bitarteko haur eta gurasoei zuzendutako saioa izango da: Maite Francok Nire etxea zurea da istorio sorta eskainiko ditu, kulturartekotasuna lantzeko, umorea, misterioa, parte-hartzea eta jolasaren bidez.

Azkenik, urtarrilaren 4ean zor-tzi eta hamar urte bitarteko haurrek Itziar Saenz de Ojerrekin izango dute ipuin kontaketa saioa. Bertan, ipuinek eskaintzen diguten magiaz baliatuko da kontalaria, izaera, gorputz eta desira ani-tzen mundu batera bidaiatzeko Ipuinetatik jabekuntzarantz ipuinarekin. - A.R.