Bihar abiatuko da berriz ere Txintxarriak Martxan
Denboraldi honetan 30 irteera antolatu dituzte, ostegunetan 10.30ean plazan bilduta
Alegia - Lehen denboraldian jasotako erantzun onari eusteko helburuarekin, bihar emango zaio hasiera 2017-2018 ikastaroko Txintxarriak Martxan ekimenari.
Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta beraien arteko harremanak sustatzea helburu dituen ekimenak 30 irteera egingo ditu ekainaren 21era bitartean. Parte hartzaileak ostegunetan 10.30ean abiatuko dira plazatik eta ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izango dute, herriko taberna ezberdinek eskainita.
Aurten ere irteera bakoitzean parte hartzaileek talde eta elkarte ezberdinetako kideen lagun-tza izango dute; Aralar institutua, Jubilatuen elkartea, Nagusilan eta eliza. - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
Junio ha sido en Legazpi el más caluroso desde 1976 y el más seco desde 2005
-
Andoain recupera el sonido de la fragua