Síguenos en redes sociales:

Udal ordezkariek bat egiten dute biharko Aiztondora Egunarekin

Zizurkil - Aiztondo bailarako herrietako zenbait alkate eta udal ordezkariek bat egin dute bihar presoen eskubideak aldarrikatzeko ospatuko den Aiztondora egunarekin. 17.30etan Villabonako Errebote plazan brindisa egingo dute eta erraldoiekin kalejira abiatuko da Zizurkilera. 18.30ean, ekitaldia izango da Joxe Arregi plazan eta jarraian bertsolariak, musika, pintxoak, sagardoa eta gaztainak.