Síguenos en redes sociales:

Hezkidetza-proiektuari buruzko azken lan-saioa gaur izango da

Tolosa - Hezkidetza-proiektua ebaluatu eta etorkizuneko ildo estrategikoak identifikatzeko prozesua azken txanpara iritsi da, eta azken bilera gaur izango da. Lan-saio irekia izango da, 17.00etatik 20.00etara, kultur etxeko areto nagusian. Egitasmoan Tolosako ikastetxe guztiak eta ikastetxe horietako hezkuntza-komunitate osoa hartu du aintzat, egindako lana ebaluatu, gaur egungo beharrak ezagutu eta etorkizuneko erronkak identifikatzeko helburuarekin.