Usurbil - Gaur 19.00etan Usurbilgo Salbatore elizan Giampaolo di Rosa italiarrak, Leongo katedraleko organo-jole egoiliarrak, organo kontzertu bikaina eskainiko du, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Udalak eta Usurbilgo parrokiak antolatuta.
Di Rosa kontzertista, inprobisa-tzailea eta konpositorea da eta unibertsitateko irakaskuntzako jarduera bikain batekin eta nazioartean inprobisazioaren klase magistralak eta kontzertuak eskaintzen ditu. Zazpi karrera ezberdin burutu zituen Italia, Espainia, Portugal eta Frantziako unibertsitate ezberdinetan. Performance-master bat eta Musika Analisian doktoregoa ere eskuratuak ditu jada.
Aldi ezberdinetako musika obrez osatzen da emanaldietan eskaini ohi duen errepertorioa; J. P. Schweelinck, J. S. Bach, C. Franck, F. Liszt eta O. Missiaen bezalako konpositoreen lan guztiak jo izan ditu, baita berak konposatutakoak eta XX. eta XXI. mendeetako beste musika obra batzuk ere. - A.M.