‘Euskara eta generoa’ gaia jorratuko da Elgoibarren
Amelia Barquin irakasleak “uste batzuk ezeztatzeko” hitzaldia eskainiko du asteazkenean kultur etxean
elgoibar - Herritarrek Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak elkarlanean antolatutako Euskalgintza eta feminismoa egitasmoaren saio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren asteazkenean (19.00etan) kultur etxean.
Oraingoan, Mondragon Unibertsitateko irakaslea den Amelia Barquin gerturatuko da herrira, beti ere, “uste batzuk ezeztatzeko” balioko duen Euskara, generoaren ikuspegitik izeneko hitzaldia emateko.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, “behin baino gehiagotan entzun dugu euskara ez dela hizkuntza sexista, baina Ameliak dioen moduan, beste hizkuntzetan bezala, euskaraz ere badaude erabilera desegokiak generoari dagokionez”.
Hori dela eta, “euskarak eskain-tzen dituen aukeren berri emango ditu Barquinek, eta euskal jendartean gai honen gainean dauden debateak eta erronkak ere azaleratuko ditu”.
Asteazkeneko saio horren ondoren, Euskalgintza eta feminismoa zikloak datorren ostiralean izango du jarraipena, La Basu, Aneguria eta Raquel Coromak eskainiko duten rap ibiltariarekin (19.30ean hasiko da, kultur etxearen parean). - J.L.
Más en Gipuzkoa
-
Tambores, vaquillas, artesanía y mundo rural van de la mano en las fiestas de Trinidad de Elgoibar
-
Los centros docentes de la red pública vasca de Azpeitia se agrupan bajo un mismo nombre
-
La nueva campaña de bonos de compra se abre a todos los establecimientos de Aretxabaleta
-
Errenteria homenajea al transformista 'Fama'