Gaur hasiko da Eztena jaialdia Errenterian
Larunbateko ‘performance’ eta igandeko ‘La deriva’ ikuskizunetarako lekua erreserbatu behar da
Errenteria - Gaurtik igandera arte Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako arte eszenikoen jaialdia ospatuko da Errenterian.
Honela, gaur 19.00etan Mikelazulon sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia egongo da. Bihar 19.30ean kale antzerkia egongo da Herriko Plazan. Ondoren, 22.00etan Arenalean L’entresort antzezlana. Lan hau larunbatean ordu berberan errepikatuko da eta sarrerak bost euro balio du. Larunbatean ere, Xenpelar Etxean, 12.00etan eta 13.00etan, Álvaro Ledesma eskultorearen erakusketan performancea burutuko da (erreserbak, eztena1@hotmail. com edo 666 330 410 telefonoan).
Azkenik, igandean Alakran taldeak La deriva 16.30ean herriko kaleetan zehar (tokia erreserbatu behar da) eta 19.00etan Niessenen La Conquista de lo inútil, (sarrerak, bost euro) aurkeztuko ditu. - A.M.