Probalekuan. Eusebio Arzadun Irazusta aiarrak (Etxeberri baserria) eta Ramon Sarasua Ochandorena lezotarrak (Olatzar baserria), argazkian, idi dema apustu ikusgarria jokatuko dute igande honetan, arratsaldeko 18.00etan, Aiako probalekuan, eta 3.000 euro izango dira jokoan. Proban erabiliko duten harria Aiako probalekuko 1.750 kilokoa izango da eta idi parearen pisaketa aurreko egunean, larunbatean, egingo da 19.00etan. Proba Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak kontrolatuko du. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
